Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

permanentzia (orobat permanantza g.er. eta permanantzia g.er.) 1 iz ipar erakunde baten jarduera etengabea bermatzen duen zerbitzua.

Sasoilariak laguntzeko eta informatzeko LAB sindikatuak permanentziak atxikiko ditu uztaila eta agorrilean.  Herria   2003-06-26

Karia hortarat, Senpere eta Senpereko zerbitzuak (Herriko etxeko permanentziak, haurtzaindegia, garraioa, kultur edo kirol arloko elkarteak...) aurkezten dituen liburuxka bat emana izanen zaizue.  Herria   2004-09-30

Uztail hilabete hunen bukaera artio Peio Bordagaray erretora falta izanen baita permanentzia bat segurtatuko dute aldizka bertze bi apezek.  Herria   2005-07-21

Gure bulegoko permanentziak iragaiten dira astelehen arratsaldez, 6-etatik 8-tara eta ostegunetan arratsaldeko 4-etatik 7-tara.  Herria   2001-02-08

Antolaketa errexteko, ontsa litake permanentzietarat etortzea izenen emaiteko eta solastatzeko edo bederen telefonoz deitzea.  Herria   2005-09-15

Interesatuak direnentzat, izenen emaiteko permanentziak izanen dira irailaren 19tik 23a arte (astelehenetik ostiralerat) aratsaldeko 2etarik 8ak arte, Itsasuko gau eskolan.  Herria   2005-09-15

Hona permanentzien tokiak, egunak eta ordutegia.  Herria   2003-06-26

2 (hitz elkartuetan)

Eraikuntza honek aterbetzen ditu Posta berria, Herriko Etxeko zerbitzu zozialak, bilkura eta permanentzia gela eta bulego batzu.  Herria   2002-11-21

· Artatze permanentzien arteko koordinazio falta konpontzeko helburua finkatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus