Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perlesia 1 iz elbarritasuna, higikortasunaren edo sentiberatasunaren galera.

Ondorio larriak izaten ditu: gorputz-adarren atrofia eta perlesia eragiten ditu [polioak]. Perlesiak jotako gizon bat.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Batzuetan, zerbait egin nahi dudanean, eskuak perlesiak hartzen zizkidak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Eskuak ia perlesiak joak zituen agure hura, biolina eta arkua hartzeko eta musika jo edo hari nota garbi eta nobleak aterarazteko gauza ez izan arren, [...].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Guti batzuk perlesiak joak bezala geratu ginen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Agure eltzartuak ere etortzen al dira, hanka edo esku bat perlesiak jota dutenak? -galdetu zion Egutxi agureak emakumeari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 89. orr.

Perlesiak zangoak hartu, arnasa ia gelditu, eta koman sartu zen hamar egunen buruan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Ez da bere onera itzuliko hurrengo urteko ekainaren 6an, gorputz guztia perlesiak hartuta, hiltzen den arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

-Bai, perlesiak jota hil zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 56. orr.

Perlesiaren izumenak, begietako arazoak, hotzerako sentiberatasunak, gaitzen kontra hartzen dituen bromuroen, eterren, opioaren gehiegikeriek ahultzen dute eta etsimenera eramaten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Aspacek, berriz, burmuineko perlesia duten eta adimen urriko diren haurrak hartzen ditu bere zentroan.  Berria - Harian   2005-12-22

Esperimentu-animalietan eroso gertatzen den perlesia kimikoa ez da inolaz ere egingarria gizakietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

2 irud/hed

Nik neuk ere izan nuen, ustez, Swann-ek jasandako perlesia espiritualaren antzeko zerbait, behin baino gehiagotan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste egun batzuetan, ordea, nekeak gainditzen ninduen eta perlesia modu batek bertan lotzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.

4 perlesia-aldi

Antoniettak perlesia aldi bat izan zuen, eta burutik nahastuta geratu zen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perlesiak jota (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus