Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere altuerakoa da kasik, ile bilduak belarrien handia erakusten du, gingilaren gorria perlatxo beltzek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.
Nor izango, eta neska pinpirin gaiztoa, noski, perlatxoa sudurrean, denbora nahasiz heriotza ekarri ziona bere senar gazteari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.
Nire izerdia eta alemaniar haren gorputz azalean sortzen ziren perlatxo moduko izerdi tantak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 22. orr.
Izerdi perlatxoak nituen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.
Aitak irribarre egiten zion, izerdiaren perlatxo zuriak zapiaz xukatzen zizkiola. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.
Bi perlatxo kulunkatu ziren lapitzak nabarmenduriko begi ertzetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Bitartean, zuzendariak Antilletan aurkitu eta Champs-Elysées erdi-erdian egokitu zuen ustezko perlatxo batengana jo zuten bezero zaharretako askok; auskalo nondik atera zituen enpresak horretarako beharko ziren baliabideak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 35. orr.
Idazle horiek orain arte kaleratutako obran ageri ez diren «perlatxoak» dira, eta Mendiguren Elizegik «ahanzturatik» berreskuratu ditu. Berria - Kultura 2004-10-16