Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perla 1 iz ostretan eta beste soinbera batzuen maskorraren barnean eratzen den nakarrezko ale modukoa, gehienetan biribila, bitxi gisa erabiltzen dena.

Nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Sawu, Timor eta Sondako itsaso epel eta tiburoiez betetakoetan perlak bilatzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Perla basa haren koskor ximurren ukimenak zemaion sentsazio atsegina asetzeko asmoz, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Sudurrean txertatua zuen perla txiki-txiki bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Udare formako perlak ditun, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Leihoan, trena geldituz gero, perla itxurako ur-tantek beheranzko lerroak osatzen zituzten supituki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Perlak bezalako negar-malko lodiak zerizkion hegaztiari luma distiratsuetan behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.

Lepoan lepokoa zuen, perlaz egina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Perla finezko lepoko bat utzi zion Perrettek, lepoa printzesen erara apaintzen ziona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Lepokoaren haria etendakoan perlak lurrera erortzen direnean bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Sobre bat iritsi zen etxera, nire izenean, eta barruan perla bi, belarritakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 154. orr.

Kaukasoko sandalia perlaz apainduak oinetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

Mandolina-itxurako neska judu ilebeltz bati agindutako perlazko belarritakoen bi kuotak ordainduak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Zilarrezko uztai nielatuak lepoaren bueltan, harribitxizko katea bikoitzak beso-hanken inguruan, perlez, turkesez eta kornalinez nahasitako zintzilikario aberatsak txirikorda luzeen muturretan dar-dar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

2 irud/hed (ur, malko edo izerdi tantak eta hortzak irudikatuz)

Ura tantaz tanta iragazten da eta perla luzetan egiten du negar leizeen bobedatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Malko isilak, perla epel eta gaziak, iduneko berrira erortzen zitzaizkion kokotsetik behera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.

Botilaren ur perla hotzak aipatzen nituen noski, bere izter barrenen sua baretuko zutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Aurpegiera akasgabea du, arroska masailak, kopeta dirdaisua eta perlazko hortzeria.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Ahoa perlen irribarre betean zabaldu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

3 irud/hed (bestelakoak)

Berorrek daukan perla eder eta preziatuaren bila etorri naiz: Gauahararen bila.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.

Honen arreba: Josune; perla bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 54. orr.

Lanbidean perla paregabea bilakatu zen...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 324. orr.

Hartara, ziurtatu egin zuen perla zulatu gabea zela, behor estali gabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Kantauriko perla esaten zaion Donostia turistikotik hurbil.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Eüskaltzale süharrentako, jei horietako perla date kobla lehiaketa.  Herria   2004-05-06

Aita Morlansek aipatutako perla bibliografiko haiek erakutsiko al zizkidan galdetu nion Patxiri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 51. orr.

Hor nahasten dira primeran euskalki bateko eta besteko hitzak, perla bitxienera iritsi arte: sosagaz horrek ez baitu parekorik, ekialdeko hitz bat (sosa) mendebaleko deklinabide marka batekin (-gaz) loturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.

Politagoa, artean, Arantzazu aldizkarian Anizeta Barrena panderojole araoztarrari jasotako perla ttiki hau: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

4 (izenondo gisa)

Hala ere, azken aldiko konspirazionismoaren perlarik perlena on Xabier Arzalluzek egunkari poloniar bati eskaini ziona da, ezbairik gabe: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 178. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Cumanáko perla-saltzaile lagun bati.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

Horientzat ere arrotza zen atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura, hizkuntza estrainio batez mintzo zena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Perla-kordaren batzuk bidali zuk hortik, uharte horretan ohi badira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Venezuelako kostan oraino ere geratzen diren perla-toki bakanetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

Iluntasuna perla-kolorea hartzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hantxe zeuden halaber basa zetazko jantzi-multzo perla kolorea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kike Amonarriz adixkideari zor diot izenburu hori daraman liburu-perla hau ezagutua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 122. orr.

7 gris-perla izond

Mary Ann, berriz, soineko gris perla batekin. Udako jantzi gris perla zeraman, udako zilar distiran bildua iduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Soingaineko argiegia soinean, kopalet gris perla buruan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

· Gris-perla koloreko azal berbera, marrazki berbera, izenburu eta egile berbera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

8 perla-koloreko izlag

Perla-koloreko malko-putzutxo bat zegoen zauriaren inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.

Perla koloreko zurda zuriak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.

Perla-koloreko ehundaka pertsona gardentsuz betea zegoen ziega.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren, more bigunez, esnez moteldutako arrosez, horian itotako berdeez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bisaia polita zeukan eta sudurra eta kokotsa zuri perla-kolorekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gris perla (6); halako perla (3); perla beltza (10); perla gris (4); perla kolorea (3); perla koloreko (6); perla ttiki (3); perla txiki (4)

ur perlak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus