Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaera nerbioso eta mugituak musikan perkusioaren bidea jorratzera eraman zuen Antonio. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.
Leloaren amaiera aldera, perkusioaren laguntzarekin, Jimmy Fontanak maitasun kontuak baino harago zegoen oihu bat zabaltzen zuen airean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Antzina, perkusioak beste instrumentuek sortutako erritmoak laguntzeko funtzio soila zuen. Berria - Kultura 2004-02-13
Soinuaren laguntzaile moduan agertzen da ia beti perkusioa, baina larunbat honetan, rolak aldaturik, perkusioaren festa egingo da Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan egingo den Nazioarteko Trikiti Jaialdian. Berria - Kultura 2004-11-23
Luis Aranburuk jo ditu akordeoia eta teklatua; Xabier Agirrek, txirula, gaita, alboka eta baxua; eta Xabier Azkaratek, perkusioa. Berria - Kultura 2006-02-05
Tribal Poursuite taldea (kobre eta perkusio). Herria 2005-02-03
Ostirale aratseko 7etan, Iruñeako Untsalaz taldea (kobre, perkusio, gaita, kantu) eta Uztaritzeko Txass Band taldea ariko dira karrika eta ostatuetan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.
Domenico Lancellottik (perkusio elektronikoa eta samplerrak), Moreno Velosok [...] (ahotsa eta gitarra) eta Alexandre Kassinek (baxua) talde berezia osatzen dute. Berria - Kultura 2004-05-07
Zinez ikusgarria da zenbait automatak osaturiko multzoa, Meccano piezekin eraikitako mekanismoekin korda eta arku instrumentu batzuk, perkusio txikiak eta teklatu bat entzuten ditugulako. Berria - Kultura 2004-11-17
Agotak taldea: Kristof Hiriart (ahotsa, perkusioak), Pantxix Bidart (ahotsa, gitarra), David Arriola (saxoa, akordeoia). Herria 2004-09-23
Kantua, afrikar perkusioak (djembe), euskal perkusioak (pandero, atabala, txalaparta). Herria 2005-12-01
Perkusioen erritmoan, dantzan edo kantuz, giro goxoan iragan da Lapurdiko hiriburuko bosgarren mobilizazioa. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Bateriaren eta perkusioen kolpeek Carmenen ahotsa estaltzen zuten. Berria - Kultura 2004-07-31
Zortzi musikari, hau da, bi teklatu jotzaile, emakumezko kantaria, eta gainontzekoak baterian, gitarretan, saxoan (edo flautan), baxuan eta perkusioetan. Berria - Kultura 2004-07-20
Hola sortu berria da perkusio eta kantu talde bat 17/18 urteko gaztek osatzen dutena. Herria 2005-06-02
Javier Area bateria eta perkusio irakaslea. Berria - Kultura 2006-03-30
Burundiko Danborrek Afrika osoko perkusio ikuskizun osatuenetakoa eskaintzen dute. Berria - Kultura 2004-02-10
Agurtzane Elustondo trikilaria laguntzaile zutela, biek ala biek perkusio erakustaldi bikaina eskaini zuten. Berria - Kultura 2004-11-28
Soinu laburra dute, perkusio-soinua. Gero barre egin genuen hirurok batera, izterrak espasmodikoki joz, noiz ezkerra noiz eskuina, perkusio-doinu benetan fina osatuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.
Gauez lehergailuak entzun ziren, baina urrun, banda bateko perkusio saila bezain gozo oraindik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.
Brussels Jazz Orchestra 15 musikarik osatzen dute eta haize eta perkusio sekzio oparoak darabilzki. Berria - Kultura 2004-03-25
Perkusio kontzertua gaur Txillida-Lekun. Berria - Kultura 2004-07-02
Hiru-Kultur elkarteak jaz bezala aurten ere perkusio topaketak muntatzen ditu bi egunez [...] txalapartari halako lehentasun bat emanez. Herria 2001-08-09
Zuzenean biolinista batek eta hiru perkusio jotzailek lagunduta abestuko du. Berria - Kultura 2006-02-14
Orain estilo nahasketa handiagoa egin dugu, eta erritmo gehiago sartu, perkusio jotzaile on bat dugulako gurekin. Berria - Kultura 2006-02-05
Azken atalean perkusio jotzailearen solo ederra izan genuen. Berria - Kultura 2004-07-30
Alde batetik, Euskal Herriko bi kantari-musikari, Maddi Oihenart eta Kepa Junkera, bainan ere Kongoko erresumako Lokua Kanza, gitarra joile, ereslari eta kantaria, eta Keyvan Chemirani, Iraniako perkusio joilea. Herria 2005-02-03
Trovarroco izeneko hari hirukote gazte bat eta Oliver Valdes perkusio jotzailea ariko dira nirekin. Berria - Kultura 2004-09-10
Horiek guztiek ez ezik, Muñecok (Amparanoiaren perkusio jotzailea), Marcos Collek (ahosoinua), Oye Larsonek (tronboia) eta Iñaki Arakistainek (saxo tenorea) hartu dute parte diskoan. Berria - Kultura 2006-03-30
Gitarra, teklatuak, baxua, emakumezko bateria, perkusio jotzaile brasildarra eta saxoak eta flauta jotzailea. Berria - Kultura 2004-10-10
· Sei lagun (perkusio elektroniko jotzaile bat barne) eta gaueko musika biziena, oldarkorrena, dantzatu ezin dena. Berria - Kultura 2004-06-11
Zelula erritmikoak eta hainbat perkusio tresna ez oso arruntetatik irtendako soinuak entzuten dira emanaldian: litofonoak, kaulitoak, pikolitofonoak, zuhaitz arrazialak, euri-arbolak, gortina litikoak, plaka eskegiak, enbor durunditsuak... Berria - Kultura 2004-02-19
Joxe Marik, txalapartazale amorratua baitzen, perkusio-tresna hura jotzen ikasteko ikastaro bat antolatu zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.
Jo pianoa mozkorrik, perkusio tresna bailitzan. nazioarteko trikiti jaialdiak soinu txikia lagundu duten perkusio tresnei emango die garrantzia: panderoari, botilari eta jazpanari. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.
Jimmy Arrabitek bere garaian oso ohikoak ziren perkusio tresnak jo ditu diskoan: txinatar kaxa, trikitiaren maleta eta botila, besteak beste, «panderoaren laguntzaile izaten baitziren askotan». Berria - Kultura 2004-03-19
Gitarra akustikoa perkusio tresna bihurtzen du, egurraren hotsa hariena bezain beste erabiltzen maisu da. Berria - Kultura 2006-03-30