Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perkal 1 iz kotoizko ehuna, fina eta sarria, soineko merkeak egiteko erabiltzen dena.

Gain-gainean agertu zen Curtis, soinean perkalezko marinel-jantzi txukun bat zuela. Ateaz bestaldean, perkalezko soineko ñabar batez jantziriko emakume lodi adineko bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 244. orr.

Nola lekaio buiatua atea irekitzera irten zen, fraka janzteko astirik gabe, perkalezko alkandora zikin bat soinean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 152. orr.

Betiko geldituko zela han, perkalezko mantalaz jantzirik etxetxo arrunt bateko leihoaren alboan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.

Angurriaren barruan perkalezko bururdi ugari zegoen, tabako-zorro, bigungarri edo, besterik gabe, bururdi formakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Neska gerritik gora biluzik atera zen, eta perkal gorrizko galtzekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

2 (pertsonei buruz, esapideetan)

Hau da perkala hemen biltzen dena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus