Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
peritonitis (orobat peritonita g.er.) iz peritonearen hantura.
Gero peritonitisa agertu zen, nahiko bortitz. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 146. orr.
Seguru aski peritonitisa egingo zaio, eta agian beste konplikazio batzuk. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.
Amaren egoerak txarrera egin zuen, eta hala egon zen egun batzuetan, hil ala bizi, apendizitisak peritonitisa eragin ziolako. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.
Kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan, baina cocacolak peritonitis eta gas enbolismo larriak eragiten zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.