Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutabez eta peristiloz apainduriko etxeak, egurrezko espaloiak, karrika zabal erregularrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.
Ondoren, peristilora sartzeko sarrera dago. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.
Peristiloen portikoak zabalean duen hainbat izango dute kolomek altueran; kolomarteek batetik bestera ez dute izango kolomen loditasunaren ez hiru aldiz baino txikiagoko tartea, eta ez lau aldiz baino handiagokoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.
Leku irekietan, ordea, adibidez exedra eta peristiloetan, leku horietan eguzkiaren errainuak eta ilargiaren distira sartzen direlako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.
Bi peristiloen eta bisitari-gelen artean pasabideak egoten dira, mesauloe deitzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.
Bataila ikusten zuen jada, gizon multzoak zutabe horietatik zintzilik, burdinazko hesiak zartatuak, peristiloa inbaditua, gero, goi-goian, bat-batean, beso argal batzuk bandera bat jartzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.