Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Periskopiotik begiratzen dudan bakoitzean, horda grisak ikustea itxaro dut, guregana hurbiltzen, "ez-inoren lur"etik zehar, baina ez da inortxo ageri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Martak beren apartamentuko leihotik ikus zitzakeen txatarra meta haiek guztiak, sukalde lurperatuen hondakinak, altzairuzko idazmakinak, urpekontzi errusiarren periskopio txikituak, orduan tipo bat ailegatu da, hamar zentabo ordaindu dituena bere oinetatik sei metro beherago lurperaturik dagoen neskari periskopiotik begiratzearen truk. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.
Biok dakigu beti ez garela ados egon izan geure usteetan eta aurrerantzean ere edukiko ditugula geureak eta bi, baina hemendik aitzina neu izango naiz zure periskopioa, neure begiak izango dira zeureak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 12. orr.