Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

periodo 1 iz aldia.

Filosofia Modernoa deituriko garaiaren periodoak aztertuz hasten da sarrera, bi eredu aintzat hartuz: kartesiarra eta kantiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Pentsamenduaren historia periodo eta eskolatan sailkatzea [...] irakaskuntza-sisteman ezinbestekoa izan arren, arras artifiziala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Ortega-k saio honetan iraultzaren periodoa aztertzen du, baina gauza bera beste edo-zein periodoz uler genezake, h[au] d[a], funtsean historiako ziklo guztietan fase berberak errepikatzen direla, baina fase bakoitzaren eitea bereizten duena arraza bakoitzaren karakterea -arima- da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.

Unamuno-ren periodo honetako kredo positibistaren ondorioz, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.

Ideiak, doktrinak, periodo historikoak, debozioko testu sakratuak..., Salamancan -orain profesore- periodo berri bat abiatzen du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Duela zenbait hamarkadatatik hona historialarien interesa gehiago zuzendu da periodo luzeez arduratzera; ematen du gorabehera politikoak eta hauen inguruko gertaerak alde batera utzi eta ahalegintzen direla argitara ematen oreka egonkorrak eta hauskaitzak, itzulera gabeko prozesuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Hemen ordea bazirudik jendeak presa handia duela, bere periodo bitalean ikusi nahi duela helburua lortuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Arrunki zeloak bezala ezagutzen den periodo deuseztatzaile hau airoski gainditu nuen ordea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

2 elkarri loturiko esaldi multzoa, zentzu osoa duena.

Perpaus modu horiek, batasun itxian, periodoa eratuz, osatzen dute elkar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.

Atsotitz askok antzeko egitura dute: bi perpaus elkartzen dituzte, bi ideia, bi periodo; errimadunak, gehienetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Lehenaren ezaugarria da perpausetan periodo konplexuak izatea, nagusi baten menpera egituratuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.

Luze-zabal korapilaturiko periodo ia askaezinak eraiki zituen, intzisoz trabatuak, zeinetan zabarkeriak eta solezismoak destainaren formak baitziruditen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus