Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perineo iz giza gorputzeko gunea, ernal organoen eta uzkiaren artekoa.

Ezpain genitalen, uretraren eta perineoaren estimulazioak garrantzi handia duela emakumearen eszitazio sexualerako, eta guztien artean lotura neurologiko, muskular eta odolekoa dagoela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Ohartu ziren emakume heterosexualak, normalean, gizonaren zakila baino ez dutela ferekatzen, eta gayek, berriz, lagunaren frenulua, barrabilak, perineoa, ipurdiko zuloa, izterrak, pubisa eta sabelaren behealdea ere laztantzen dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Beren mihiak adostasun osoz ibili ziren nire klitorisean eta ezpaintxoetan, perineoan eta uzkian, izterbarruetan eta ipurmasailetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.

Aluan hondoratzen zen, eta perineoan ibiltzen zitzaidan, eta ni putzutxo bat eginda nengoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus