Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perimetro 1 iz azalera baten edo geometria-figura baten ingurua osaten duten lerro multzoa edo lerroa.

Baupresaren muturretik trinketa nagusiaren eta mesanaren barrena txoparaino zetorren argizko xingola bat, masten jartziek beste ilara bana zuten, eta karelaren perimetro osoa ere gar txipitan zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Areto zabal eta guztiz borobil batean ginen, dorre nagusiaren perimetro osoa hartzen zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

2 lerro horien luzeeren batura.

Karratu baten P perimetroaren eta haren diagonalaren arteko erlazioaren irrazionaltasuna frogatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Hiriaren perimetroa bederatzi kilometrokoa izango da.  Elizen arteko biblia   Ez 48,35

Palestretan peristilo karratuak edo luzangak egin behar dira, eta inguru guztian duten ibiltokiaren perimetroak bi estadio neurtu behar ditu, grekoek diaulos deitzen duten neurria.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Dartsenak baditu zenbait legoa perimetroan, eta itsasora ematen duen bokalea hain da estua non aldiko ontzi bat baino gehiago ezin den pasa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Talde ekologistek salatu dutenez, natur parkeak ez du babes perimetrorik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Aizkolari eibartarrak 3,5 metroko perimetroko enborra moztu zuen Bernabeuko atarian.  Berria - Kirola   2004-01-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus