Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain perilaz ohartua baitzara, ez dut dudarik egiten aise begiratuko zarela peril horretarik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.
Lur mugikorretan sartu den oinezkoa bezala, zeinak, periletik alde egiteko asmotan, urrats bat aitzina egiten baitu, perilean gehiago sartzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 276. orr.
Ez dut perilaren beldurrik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 62. orr.
Ezin asma nezakeen Mihurubikoak zein peril ekar ziezaiokeen Basurtokoari, ez baldin bazen juduen ondorengo bati babesa eman izanak eragin zezakeena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 214. orr.
Uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.
Alegia, gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik, baina zaharrak peril handia bizi duela antzeko enbaten aurrean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 54. orr.
Inork bere buruari belagile iriztea peril handietan sartzea baitzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.
Irrigarri eta peril handikoa litzateke legeen egitekoa norbanako batek bere nahikeriaren arabera urratzeko ahalmen mugagabea izatea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
Arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
peril handia (3); peril handietan (3)