Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perifrasi iz hitz baten bidez eman daitekeen adigaia hitz multzo batez ematea; hitz multzo hori bera.
Eskuratzen genituen puntuen murriztearekin batera, apunteak perifrasi dotore bezain badaezpadakoz betetzen hasi zitzaizkigun, eta baita dezente luzatzen ere; aurrera egin gabe, baina. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.
Berriro ere esaldiak luzatzen hasiko litzateke, eta perifrasi gero eta arranditsuagoak eraikitzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 32. orr.
Hitz bat sekula ere ez erabiltzea, metafora traketsetara eta perifrasi begibistakoetara jotzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.
Hizkuntza arrunta osatzen dutenen sinonimo edo perifrasi ez liratekeen kontzeptuen hiztegi poetiko bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.