Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

periferia 1 iz gune baten ingurua.

Erretinan eratzen den irudia oso lausoa eta kolore gutxikoa da, esate baterako, erretinaren periferian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Ikusmen-eremuaren periferian gertatzen diren fenomeno berriei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Emakume batek esan zuen ikusi zuela etxera bidean, hiriko periferian dauden auzune horietako batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 138. orr.

Erizain egon zen Londresko periferiako ospitale batean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Fabrika berria, berriz, Torinoko periferian dago auskalo zenbat pabilioitan barreiatuta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

2 (gizarte kulturan)

Periferia hiria biltzen duen inguru habitatua da, nolabait esateko, ziutatearen alderdi amaitugabea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 40. orr.

Jainkoak ahaztutako lurra zen periferia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Mundu periferiko asko ikusten ditut eta zentroa da periferia guztiak josten dituen gunea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 411. orr.

Hala, elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia, metropoliarekiko baino ez diren eremuak, deszibilizazioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 40. orr.

Arazoa da lokalismoa bakarrik periferiatik datozen istorioekin aipatzen dela.  Berria - Harian   2005-08-25

Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; [...] hirugarrenik, hexagonoaren periferia sinbolikoetan kokatzen diren frantsesezko literatura erregionalaren periferian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Aipatu izan dugu haur eta gazte literaturak, periferiako testuak diren aldetik, duen askatasuna gaia, estiloa, hizkera edo egitura berriak lantzeko.  Berria - Kultura   2004-03-06

Aurkezleak gure hizkuntza periferikotzat aurkeztu zuen eta nik esan nion multiperiferikoa dela, hain zuzen ere, Madrilen periferian dagoen bezala, Parisen periferian ere badagoela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Gu periferia gara, nik garbi dut, baina Bilboko periferia, Madrilgoa edo New Yorkekoa izan gaitezke.  Berria - Kultura   2004-02-03

Bultzatzaileak filosofia alemaniarraren periferian dauden pentsalariak ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Jazzaren periferian dauden artistek.  Berria - Kultura   2004-06-30

Mexikon animazioa egiteak industriaren periferian kokatzen zaitu.  Berria - Kultura   2006-03-08

3 (ekonomian)

Periferiaren nozioa, espazioari dagokion metafora, zuzenean lotzen da europar mundu-ekonomiaren zabalkunderako joerarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Periferia ez da ulertzen ez bazaio sistemaren zentroari kontrajartzen: mundu-ekonomiaren baitan hegemonia eskuratzeko borrokan diharduten indarren multzora muga daiteke zentro hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Batetik herrialde garatu edo industrializatuek osatzen duten zentroa edo erdigunea, eta bestetik gutxien aurreratutako herrialdeek osatzen duten periferia; zentroak ondasun manufakturatuak ekoizten ditu, eta periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Periferia ez dago sistematik kanpo, aldiz, sistemaren parte da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Sistemaren periferian bizi arren, handia da sektore horien indarra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Azken zirkulua, sistemaren periferia, Eskandinaviak, Eskoziak, Irlandak, Europako ekialdeak, Italiako hegoaldeak eta Amerikako koloniek osatzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Ingalaterra, garai hartan, periferiako herrialdea zen, lehengaien esportatzaile, Eskandinavia eta Errusia bezalaxe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bere ikuspuntu propioak, batez ere berak hobekien ezagutzen zuen periferia-zatiari zegozkionak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.

· Dendari txiki-jatorraren aldeko artikulu negarti horiek sinatzen dituztenak, guztiok bezala, autoa hartu, eta hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zentroaren eta periferiaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus