Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pergola iz lorategi eraikuntza txikia, zutabe batzuek eusten dieten habe horizontalez osatua, landare igokarien euskarri gertatzen dena.

Herriko hotel bakarra zen: sukalde baten inguruan bilduriko zenbait gela, pergola bat, baratze bat eta terraza bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Logelako leihoaz bestaldera parke ederra dago, erdian urmaela eta honen inguruan pergolak eta zurezko bankuak direlarik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Kupula berde zapaleko pergola bat ikus zitekeen, zurezko zutabe urdinekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Han ez zegoen ingeles-erako parkerik, ez pergolarik, ez forma bitxiko zubirik, ez kale zabalik etxeen aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus