Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perfumea poto ttikian... pozoia ere bai. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.
-Perfumea jarri duzu -esan zion Jackek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Ikustekoa da gero, nolako baliabide literarioekin atzera berreskuratzen duen horren guztiaren oroipena, flakoi hutsean oraindik parfumea gozatzen duenaren moduan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.
Ezpain gaina igurtzi eta perfumea usnatzearekin batera argitu egin zitzaizkion begiak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.
Tenperatura egokia, hain zuzen, eta parketik perfumeak nahasian igotzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.
Ezagutzen nituen perfumeen nahasketa infinitua iritsi zitzaidan: euri-urarena, lokatzarena, esnearena, arkume artilearena, [...]. Berria - Kultura 2006-05-02
Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 22. orr.
Haren perfumearen gozoa biriketaraino sartu zitzaidan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Betidanik liluratu nauen perfumea, perfumerik zoragarriena, abesti horien soiltasunean dago, eta orduko lañotasuna ere bai. Berria - Kultura 2006-01-19
Perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.
'Perfume onak bezala,' dio gero, eta nire heliotropo usaina usnatu duela ohartu naiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
Haren perfume garestiaren gozotasunean bildurik sartu zen, bestea baino dotoreagoa zen bulegoan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
Perfume merkeen usaina oso sarkorra da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.
Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.
Amak perfume lurrintsudun botilatxoak ekartzen zizkion alabari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.
Alleyne jaunaren bulegorainoko bide guztian aditzen zen perfume heze sarkor hura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Benetako perfumearen lurrin goxoa zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 133. orr.
Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.
Alleyne jaunaren idazmahaiaren ondoan eserita zegoen orain, perfume-urrinetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Perfume laborategi batean lanean hasi ote zen pentsatu zuen hurrena. hustutako perfume-flasko zaharrak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.
Gizon batek emakume-perfume gozoa erabiltzeak zer pentsatua eman zion. batzuetan emakume finen izpiliku perfumea jartzen zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.
Lanza-perfumea izeneko droga kloroformoz, zereal-alkoholez eta eterrez egiten da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.
perfume usaina (3)