Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

performatibo izond esaldi eta kidekoez mintzatuz, egitate bat adierazte hutsak egitate hori egintza bihurtzea dakarrena.

Austinek esaldi konstatatiboak eta performatiboak bereizi zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Austinen hasiera bateko esaldi konstatatibo eta performatiboen arteko bereizketa esaldien indar eta edukiaren arteko bereizketa bihurtu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Austinek "hizketa-ekintza" zeritzen ekintza sozial horiei, esaldi performatiboen bidez egin daitezkeenei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Formulazioa gertaera bat da, aurrez behintzat, beti ere koka daitekeena espazio-denborazko koordenaden arabera, beti ere egile batekin lotu daitekeena, eta, behar izanez gero, ekintza berezi bat osa dezakeena berez (ekintza "performatiboa", analista ingelesek diotenez).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus