Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, sortu, igorri eta jaso, aldi berean, kolpe bakar batez, egiten baita bat-bateko bertsoa, bertsolaria eta entzuleak une berean eta gune berean aurrez aurre daudela (performance). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
Ostegunean inauguratu zuten erakusketa Yael Davidse artista israeldarraren hiru performance-rekin. Berria - Kultura 2004-11-14
Musikaz haratago, Edison Woodsek performance-a, arte instalazioak eta antzerkia ere lantzen ditu. Berria - Kultura 2004-04-04
'Performance'-ak eta animazioko lanak. Berria - Kultura 2004-11-14
Artelekun gauean eman zuten Ion Munduateren Astra Tour pieza instalazio eta performance-aren arteko eremuan koka daiteke. Berria - Kultura 2004-06-29
Meza baino areago, performance izendatu beharko genituzke. Isabel de Naveranek (Getxo, 1976) performance bat aurkeztu zuen atzo. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.
Frigorifiko gainean hauts geruza lodi batez estalitako panpinen buru erraldoi batzuk daude, Txuspok bere garaian performance, exorzismo, argazki edo dena delakoren baterako erabilgarri izan zitezkeela pentsatuta etxera bilduak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.
Ezkontza izan zitekeelakoa baztertuta, hara bildutako gazte guztiak esku-burdinaz lotuko zituen performanceren bat edo ekarri behar izan nuen asmatu nahi nuen hartara. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.
Zumthorrek definitzen duen bezala, performance delakoa ahozko poesia ororen "osagai nagusia" bada, arrazoi handiagoz izango da bertsolaritzarena, ahozkoa ez ezik bat-batean inprobisatua ere badelako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Kremlinen gainean proiektaturik daudela ematen du eta, zein performance haustailea; telebista pantaila ere hiru leku ezberdinetan islatzen da Kremlinaren gainean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.
80ko hamarkadan performance sonatu pare bat antolatu genuen, bata metroan, eta bestea, oker ez banago, Rockefeller Zentro aurrean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.
Rock musikari buruzko performance jasoa bezain gordina. Berria - Kultura 2006-01-19
Ez ote daukat osaba poeta bat, bere olerki kaxkarrak baino obra perfektuago bat utzi zuena bere gorpu gaztea goizalbako lamiei eskainiz betegintzarrezko performance batean? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.
Munduko performance konpainia zailduenetakoa da. Berria - Kultura 2004-07-06
Arau-multzo mugatua da, amaigabeko performance kopurua baimentzen duena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.
Fokuak eta argi-iragazkiak antzezleek beraiek mugitzen dituzte, eskuz eta denon begi-bistan, performance estiloan. Berria - Kultura 2004-11-16
Horren erakusle da emanaldiak abiatuko dituen Pentxats performance-kontzertua. Berria - Kultura 2006-02-04
Artista korearrak 18 x 1 minutu bideo performance-a aurkeztuko du 15etik 18ra Kursaaleko sarreran. Berria - Kultura 2004-04-02
Baina sortzen den hori ez da koadro bat, instalazio bat, eskultura bat edo bideo-performance bat. Berria - Kultura 2004-11-25
Adibide soiltxo bat jartzeagatik (baina zenbait arte-performancetan testigantzak badituena), diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.