Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perfluorokarbono iz hidrokarburu batetik, hidrogeno atomoak fluoro atomoz ordezkatuz, lortzen den konposatua.
Garatu duten arnasgailu likidoak perfluorokarbonoa erabiltzen du. Berria - Gaiak 2006-04-06
Gailuaren xiringek perfluorokarbonoa biriketara bidaltzen dute, eta han oxigenoa odolean askatzen da, eta odoleko karbono dioxidoa jasotzen da. Berria - Gaiak 2006-04-06
Bolatxoak gordetzeko egun erabiltzen den likidoa perfluorokarbonoz egina dago. Berria - Gaiak 2004-10-20