Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perfekzionatu, perfekziona, perfekzionatu da/du ad perfektoago bihurtu.

Jangai horiek mendez mende perfekzionatu dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

XX. mendeko bi gerrate handietan ikaragarri perfekzionatu ziren propaganda teknikak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

We have the facts and we are voting yes (2000) eta The photo album (2001) diskoek perfekzionatu egin zuten taldearen formula eta Transatlanticism-ekin (2003) gailurra jo zuen.  Berria - Kultura   2006-02-23

Musika-tresnak egiten dituzten artisauek ere naturak finkatutako proportzio horiek erabiltzen dituzte, ahalik eta ondoen perfekzionatuz soinu-harmoniarik egokiena lortzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Konturik bitxiena da liskarren arrazoiak, ondorengo arrangurak ez bezala, hutsalak izaten zirela guztiz gehienetan; amaren perfekzioa perfekzionatu beharrak eragindakoak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Hura zen orain margolariaren maitalea, Ayalaren bizitza perfekzionatzen zuen objektu femeninoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.

Poliziak dio, misilak zaharrak izanagatik, «nahiko perfekzionatuak» direla.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Milioika urtean perfekzionaturiko kode genetikoa bat-batean aldatzeak ekar ditzakeen ondorioak ezin ditugu neurtu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus