Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Perfekzio" hitzaz mesfidatzen naiz, sobera masakre egin baita ikuspegi horren izenean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.
Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.
Artelan idealaren perfekzioa lortu arte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.
Geometriaren perfekzioa eta artearen edertasuna bat eginik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.
Harrespil txiki barne-huts haiekin edertasunaren perfekzioa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.
Eta ez du horrek ezberdintasunik ekartzen, non ez den Izpirituak badituela betidanik hari orain eratxikitzen zitzaizkiola irudikatzen genituen perfekzio haiek. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 579. orr.
Agerian jartzen duela nolatan arima horiek osatzen duten unibertsoaren perfekzioa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.
Austriae Est Inperare Orbi Universo: bost bokalen perfekzioa biltzen da inperio austrohungariarraren dibisan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.
Olioz eta akuarelaz eta argizariz, zabarki edo perfekzio osoz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 80. orr.
Teosofoak hain begi zolia duenez, badaki hobetu nahi duen orok azkenean lortzen duela perfekzioa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.
Legegilea nekatu egin zen, nekatu egin zuen gizartea, gizakiei agindu bidez betearazi nahian, perfekzioa maite dutenek aholku bidez egingo zuketena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 128. orr.
Perfekzioaren gailurrera heldua bazen ere, beti hasten ari balitz bezala, bide berriak aurkitzen zituen grina txarrak oinazetu eta zigortzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.
Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Hizkuntzen perfekzioaren arazoa erlatiboa da: zeinentzat?, zertarako? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 107. orr.
Eta apaltasun sakon honi esker, bertuteen perfekzio handira iritsi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.
Jainkoa, gainera, ez da iragaiten ahal perfekzio handiagora ez tipiagora; eta, ondorioz, ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.
Perfekzio osora heldu gabe, baina nor da perfekziora heltzen? Herria 2004-10-07
Hamabi neskek ez dute oraindik erakusten dantzari profesional helduei eskatu ahal zaien erabateko perfekzio teknikoa. Berria - Kultura 2006-03-24
Haren bertuteen perfekzio miragarria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.
Han zeuden beren intentsitate eta perfekzio harrigarrian Lautada sutan eta Pedro Páramo. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.
Denbora gutxiren buruan, perfekzio santu honetan hil zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 570. orr.
Perfekzio gorenaren bilaketan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.
Burutik pasa ere ez zaizu egiten perfekzio unibertsala egon daitekeenik izaki perfektuak hain perfektuak ez direnekin batera existitzen ez badira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 161. orr.
Oso gutxitan debekatu behar izaten da txarra ez den gauza bat, ustezko perfekzio baten aitzakiaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 264. orr.
Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 95. orr.
Forma aldetikako perfekzioa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
Apeles greziar margolariaren izena, XIX. mendea arte perfekzio formalaren eredu izana. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Urki-adaxkak perfekzio aerodinamikoa bilatuz prestatu dira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Ez dakit metal horren perfekzio leunaren irudia elizako harrien erliebetik datorkidan, kontrastez, edo/eta alderantziz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Perfekzio puntu batera eramateko eginahalak egiten nituen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
Aurrera nola egin duten, perfekzio-maila honetara iritsi arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.
Perfekzio maila garaiagora irits dadin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.
Gaitzeko lana zen hura, amaren aldekoek berezko duten pazientziaz, txukuntasunaz, ordenazaletasunaz eta perfekzio nahiaz bururatua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.
Hura ez zen inolaz akatsa; aitzitik, perfekzio modu bat zen, arte-lana. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
Arimen salbaziorako, perfekzio-eredu izan nahi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 387. orr.
Perfekzio-bidean dauden pertsonei diet hitz egiten. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.
Ez ezazue utzi perfekzio-bizitza hau, batzuek egin ohi duten bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.
Erlijio-zinitzak -mendetasuna, pobrezia eta garbitasuna- goratu eta aginduez gaindiko beste perfekzio-botoak ere bai. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.
Ordenaren perfekzio-grinaren neurrikoa izan behar zuen nahitaez haren tristurak ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 692. orr.
Bide asko zituen, Elizaren tradizio eta jakinduriak mendeetan zehar antolatuak, perfekzio-asmoak hezur-mamitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Guztiei galdetzen zien [...] nola irits zitekeen egiaren bidea ezagutzera eta bere perfekzio-asmoan gero eta gorago igotzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.
Ebanjelio santuko perfekzio-aholkuak agintzen duen bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 570. orr.
Perfekzio-eskola honetan sartzen den edonor bizkor iritsiko da perfekziora. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.
Hau da maitasun-perfekzioa bere mailarik gorenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Bihotz kartsuz hitzeman zuten penitentziako eta ebanjelio-perfekzioko Erregela beteko zutela beren bizitza guztian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.
perfekzio ispilua (19)
ebanjelio santuaren perfekzioa (4); ebanjelioaren perfekzioa (6); perfekzioa bilatzen (3); perfekzioa gordetzeko (3); perfekzioa lehenengo (3); perfekzioa lehenengo eta (3); santuaren perfekzioa (4); unibertsoaren perfekzioa (3)
ebanjelio santuaren perfekzioaren (3); ebanjelioko perfekzioaren (6); ebanjelioko perfekzioaren jarraitzaile (3); perfekzioaren bila (4); perfekzioaren jarraitzaile (3); perfekzioaren legea (3)