Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perfektutasun (6 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz perfektua denaren nolakotasuna. ik perfekzio; betegintzarre.

Bi belaunaldi ezberdinetako artistak izan arren badute elkarren antza, batez ere teknikaren perfektutasunari ematen dioten garrantzian eta inguruari dioten arretan.  Berria - Kultura   2004-11-10

Gonbidapen kitzikatzaile bat, bikote baten arteko perfektutasunaren eremu zabalaz hausnarketa egin nezan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Espero dut, Cecily, ez zaizula gaizki irudituko, argi eta garbi aitortzen badizut, zu, alde guztietatik, perfektutasun absolutuaren pertsonifikazio ikusgaia zaitudala nire begietara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.

2 ez-perfektutasun iz

Gizakien ez-perfektutasunaren adibide txundigarriak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Erlazio hori etengabea denez, bere ez-perfektutasuna eta guzti, gauza baten eta bestearen arteko erlazioari ez dio inolako baliorik kentzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus