Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errebidearen bi bazterrak berde jori batean zeuden, irailako euri goxoek pizturik, lehengo ipuruak bezala perfektuki marraturik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Aspaldi sinpletasunez eta debozioz hasi zuena perfektuki burutu ahal izateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.
Eta berriro ere bere baitatik birsortzen dena, palingenesia perfektuki arautu eta amaigabean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Sei whisky botila hasi gabeak ohe gainean lerratu zituen, perfektuki, maniatiko batek bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.
Atalak ezin du inoiz barnean hartu osoa, beronen atal baita; gogoak, ordea, bere burua osorik, hots perfektuki, ezagutzen duenean, ezagutza erabatekoa da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.
Beste muturretik indartsu putz eginez, burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa, baina geruza absurduki finekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.