Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurten hauteskunde urtea izanda, batez ere Atharratzeko kantonamenduan, zer aipatzeko gai eskasian ez dira egongo maskaradetako peredikuen idazleak... Berria - Kultura 2004-02-03
118 aktoreek oholtza gainerat igotzea amaitua zutelarik eta Jean Bordaxarrek eta Beñat Jauregik lehen perediküa abestu aitzin, Jean-Fabien Lexardoi errejentak minutu bateko isilunea eskatu zuen bezperan gertatutako zorigaitz itzelagatik. Berria - Kultura 2004-07-20
Lehen peredikiak ahoko gostua emanik, erne ernea joan dira oro, artemarterik gabe, luzamenik ez batere. Herria 2004-07-29
Lehen perediküaren emaiteko, Jean Bordaxar kantari ezagüna eta Beñat Jauregi izentatü dütü errejentak. Herria 2004-02-19
Pastoral hartako sujeta izan zena, Jean-Yves Constantin Etxebarne, lehen perediküaren emaile izango da aurtengoan. Berria - Kultura 2006-03-21
Bena berriz erraiteko, bi pastoral badira üda hontan, eta Sohütakoak esküa lüzatzen deio Iruri-Zalgizekoari, azken perediküaren aitzineko kantorean, bertset honez: [...]. Herria 2001-07-12
Etengabeko bilakaera duen ikusgarri bat da trajeria eta Antso Handia obran ere berrikuntzarik nabarituko dute ikusle adituenek, hala nola güdüken egiteko moldeetan, türken ateraldietan, azken perediküaren emateko eran. Berria - Kultura 2004-07-24
Azken perediküaren emaileak, aldiz, Eric Alzazebe Püntt eta Eric Hardoi Ñane. Berria - Kultura 2006-03-21
Aldaketak egongo direla, hala nola Türken jokoan eta Azken Perediküan.· Hebentik eskertzen dütüt, aholkü zonbait emanez haurrer azken peredikü hontan, beste güzientzat ere balio dükealako esperantxan. Berria - Kultura 2004-07-04