Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perdukatu, perduka, perdukatzen du ad apaindu, edertu.

Halatan, agorril hondarrean, Pierraren emazteak hirugarren haur bat munduratu zuen, ganbarako hormak odolez perdukatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Armadako buruzagiek ez zituzten handik ateratzera uzten, beren beharren eta itsas-minaren ondoriozko aurtikitzeen urrinak ontziaren behereko gela pozoitua perdukatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Karrelaje zuri-urdinez perdukatu hegiak zorrotzak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

Eskuilaz mutikoaren jantzia xahatu zuen, usain onez perdukatu eta neskatxaren matelan malinki haztuak ziren ile marrak zuzendu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Herritarrek, egun bereziaren haroa aitzaki, euro bat edo biko txanpon mardulak iraizten zituzten herresten buneta zolak perdukatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus