Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perdigoi 1 iz ehiza munizio gisa erabiltzen den berunezko alea.

Ondo zaindu ganadua, trangatu ganbarako atea, sartu perdigoiak eskopetari!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Beraiek egiten baitzituzten kartutxoak, hartu azala, polbora sartu, tako biribilarekin estutu, gero perdigoiekin bete eta, kartoiarekin itxi ondoren, atzetik pistoi berria ezarrita, tiraldi bakoitzeko aldatu beharra egoten zen pistoia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Aitaren bi kanoiko eskopeta baten bila joan zen Karlos, aurkitu zuen, ezkutuan garbitu eta otsotarako perdigoiekin kargatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Poliziei perdigoizko eskopetekin tiro egin izana leporatu zieten.  Berria - Harian   2005-11-10

Oilagorrei tiro egiteko, zein neurritako perdigoiak erabiliko hituzke?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.

Tiro bat entzun zen handik hurbil, eta han etorri zen, perdigoiei ihesi, izuturik, asaldatuak, istiluan, zozo saldo bat hegan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.

Eperraren hegatsean topatutako perdigoiak bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Altxatu, sendagilearengana joan, albo bat bahe baten antzera utzi zioten perdigoiak aterarazi eta ez zuen txintik ere atera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Garai hartan armak muturretik kargatzen zituzten, lehenik piztona, gero bolbora eta azkenik perdigoiak edo draiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Poliziei perdigoizko eskopetekin tiro egin izana leporatu zieten.  Berria - Harian   2005-11-10

2 (hitz elkartuetan)

Egun batean emakume bat iritsi zen hondartzara eta jantzita zeukan guztia (sandalia pare bat) eranzten ari zela, kontsulak, bere onetik aterata, perdigoi zaparrada bat bota zion pertsona haren alderik nabarmenenera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

Gizon zaharra zen dagoeneko, itxura txarrekoa, begibakarra, aurpegi okerra, orban beltzez betea -hainbat urte lehenago aurpegira bota zioten perdigoi tiro batek eginak-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus