Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
perbertsitate iz perbertsoa denaren nolakotasuna. ik gaiztotasun.
Piztia odoltzalea eta ikaragarria izateaz gain, perbertsitatez betetakoa da, inozentzia eta on-izatea gorrotatzen dituen izaki gaizkilea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Naturak edozein perbertsitate berdin irakasten duela, Sade ilustratuak kontrailustratu du. Ez nuela huts egin beti gizon liberal eta izpiritu garbiko izango zinela sinestu nuenean, zeinarentzat perbertsitateak perbertsitate baitira, munduko inolako arrazoik zuritu ezin ditzakeenak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.
Asmo horrekin Kanten izenaz [...] baliatu nahi izatea, izenik gabeko perbertsitate intelektual absolutuena bakarrik da hortaz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.