Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo, [homosexualitatea] deabruaren kontua zen; gero, bekatua; gero, perbertsioa; ondoren, aberrazioa; gaixotasuna gero, eta, azkenik, desbideratzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.
Perbertsioa ordenarik eza da, eta ordena ona da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.
Naturaren kontrako ekintzak, perbertsioa, espeziearen degradazioa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.
Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Kastitatea zela bere perbertsioa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Bakardadez beteak, malenkoniatsuak eta aldi berean perbertsioz, lizunkeriaz, sadismoz beteriko garaiak. Berria - Kultura 2004-01-04
Hori perbertsioa da: elkarren ondoan jarri nahi dira elkarren antzik ez duten bi gauza. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Lehiaren ideia bera literaturaren funtsaren perbertsioa dela esan genezake. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.
Hitzen perbertsiora garamatzate zuzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 16. orr.
Hori dena beharbada "etika greko" jatorraren perbertsioa bezala kontsideratu beharko da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 265. orr.
Herri galdeketa «demokraziaren perbertsioa» izan zela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Botere politikoan dagoenak [...] eman du amore lehenik, botere ekonomikoen promesen aurrean; ondoren, botere zientifikoaren perbertsioak etorri ohi dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.
Ezagutzen ditu nire fantasia eta perbertsio ezkutuenak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 133. orr.
Denek onartu omen zioten ez zegoela hori baino perbertsio makurragorik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Perbertsio txiki bat asetzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
Zientziaren pulpitutik berriz ere arbuiatu egin zuten homosexualitatea, eta "buruko gaixotasuna" eta "perbertsio sexuala" zela esaten zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Sexualitatearen psikiatrizazio obsesiboak "perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat egitera eraman zuen gizona. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.
Nahiz eta jende asko dabilen halako perbertsio automobilistiko batek joa eta horiei izugarri gustatzen zaien auto barrenean jotzea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.
Behin zakila atera bide zion gobernadorearen emazteari, ez dakigularik perbertsio ateraldi baten ondorioz ala agintari gorenaren aurkako joera anarkista bat erakustearren egin zuenentz.· Arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.