Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
peptido iz aminoazido bi edo gehiago batzeak sortzen duena konposatua.
Proteina fabrikatzeko makinak, xehetasun eta guzti, ez du jada sekreturik guretzat, bere bi urratsekin: genea ARN mezulari gisa transkribatzea, mezularia peptido-kate gisa itzultzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Era horretan, beta-amiloide peptidoen kontra egin dezakete molekulek. Berria - Gaiak 2004-10-31
Aminoazido kopuru mugatu bat elkarri lotzen zaionean sortzen den substantzia natural edo sintetikoari deitzen zaio peptidoa. Berria - Gaiak 2004-10-31