Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
peontza (orobat peoitza g.er.) iz peoiaren lanbidea.
Edo bazegoela hartatik bizitzerik, obretako peoitza utzita. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
Ibarrun zolako multxo batek beren peontza urririk eskainirik eta Jakes Bernet hargin gaztearen laguntzarekin pareta xaharrak denak berritu dire hor bereko harri xaharrekin. Herria 2005-02-10
Nikaraguako esperientzia baliatuta etxegintzako peontzan probatzekotan nenbilela, amak eman zidan ideia: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.
Lorenzo Garate peontzan aritzen zen, Uztarrik taberna jarri zuen Azpeitian, eta Urkiolegi Azkoitiko oporketa handiko bertsoak jarritakoa, sindikalista eta fabrikako langilea izan zen. Berria - Kultura 2006-03-01