Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
peonia iz urrebotoiaren familiako landarea, hosto handi zatituak dituena eta bere lore ikusgarriengatik lantzen dena (Paeonia officinalis). ik oinlodi.
Zehazki urtaro hartan, bi edo hiru neguko peonia lore betean zeuden udazkeneko eguzki berotan, Yamatoko tenplu zahar bateko harresi garai baten oinarrian. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.
Bekokiko zainak irten beharrean zituen Farringtonek, eta Weathersen larruazal zurbilak peoniaren kolorea hartu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.
Arrosa sorta bat, bi peonia sorta eta landaretxo bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.