Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentzuda 1 iz itxaropena, uste ona.

Ditxosozko dohaina etorri bezala joango zaiola, supituan, eta eusteko goiari, hain hurbil duen mende berriaren argi zirrinta pentzudazkoari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 109. orr.

2 –en pentzudan en menturan.

Izan ere, azkartasun horren pentzudan daude gure diru-sariak, gure biziak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.

«Ezin gara luzaroago Madrilgo Gobernuaren pentzudan egon», adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Iraultzaren izpiritu esaten diogu guk xede politiko baten pentzudan eskubide guztiak gogorki ezerezteko gogo nabarmenari.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Fionn heltzerakoan, den-denek utzi zioten jateari eta edateari, buruzagiaren erreakzioaren pentzudan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.

3 –en pentzudara –en kontura.

-Zorriak gure pentzudara bizitzeko jaioak dituk -segitu zuen, hizketamodua aldaturik-, ez diat egundaino ezagutu oilanda bati muzin egin dion azeririk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus