Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsu1 1 iz ipar gogoeta, pentsamendua.

Pentsuak gatibu dauzkagunean Egiari bizkarrez gagozkio: antsian behera goaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Ekintzaz ala pentsuz arraiki egin emazteen bekatuak entzutea izugarri maite zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Pentsu ilunen ildoa abandonatu zuen eta egongela zirudien kanapean jarri zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Alabaina, hartaz gogoeta egitean, ene pentsuek haren itxura baizik ez zuten lantzen: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 167. orr.

Ez nuen beste pentsurik: astun eta patetikoki maitemindua nintzela doi-doia konturatzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

Hondar pentsuaz gogoratzen zen hargatik: nehork ez nau maite eta beharbada hobe dut hilik...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.

Nahiago nire pentsuak adierazi gabe utzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

2 pentsu izan du ad uste izan, pentsatu.

II. Mundu Gerlaren erdi-erdian geunden orduan eta gutarteko anitzek ziurtzat emaiten baldin bazuten Hitler-en garaipena, beste zenbaitek pentsu zuten amerikarrek eta ingelesek irabaziko zutela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.

Aldi bat baino gehiagotan erran dit Serge filosofoak Platonek ez zuela honela eginen, pentsu baitu egiak duela egitea finkatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Pentsu dut entzun duzula joan den astelehenean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Pentsu dut ez duela nehork horretaz dudarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 585. orr.

Hor ere pentsu dut segituko duzuela beti emankizun horien egiten...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 117. orr.

Erraten zidan garbiki nik sekretuki pentsu nuena: behar genuela mundu honen errealitatean bizi izan eta lan egin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitzek pentsu dute (4); ene pentsu (3); pentsu bat (3); pentsu dugu (5); pentsu dut (58); pentsu haiek (4); pentsu haien (3); pentsu hori (4); pentsu hura (3); pentsu zuten (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus