Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsatze 1 iz gogoeta egitea, gogoan erabiltzea; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartzea.

Azaleko biloak lazten zaizkit pentsatze hutsarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

-Pentsatze hutsez oilo-ipurdia jartzen zaidak! -laztu ziren Anaren ezpain lodi-gorriztak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Pentsatze hutsarekin errebolta sumatu zuen zangartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.

Errepresentazio hau pentsatze bat da, ez begieste bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

Pentsatze soileko Norberaren kontzientzian ni zerizan bera naiz, baina, noski, horren bitartez ez zaio ezer eskuratzen nire pentsatzeari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.

Pentsatze ororen aurretik emana izan daitekeen errepresentazioari begiespena deitzen diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.

Pentsatze enpirikoaren postulatuak oro har.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 116. orr.

Esperientzia orotan pentsatze hutsa a priori barnebiltzen duten adigai hauek kategorietan aurkitzen ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 81. orr.

Pentsatze eza baino, pentsatzeko beste modu bat dela esango nuke; senak gidatuta pentsatzen dudala, alegia.  Berria - Kultura   2004-04-30

2 (osagaiekin)

Aztoragarria zitzaidan ama nire ejakulazioaren lekuko gertatu ahal izan zela pentsatze hutsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Batzuetan ia ezinezkoa egiten zitzaidan zuk niri erantzungo zenidala pentsatze soila.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 237. orr.

Ondorioetan pentsatze hutsak hotzikara eragiten dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Azkenean, hala egin ez bazuen ere, hartan pentsatze hutsak jeloskortu egiten ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Odolarekin zikindutako gizon baten semea izan nintekeela pentsatze hutsak gaizkitu egiten nau.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.

Lanak ematen zizkidan inoiz berriro elkarren berririk izango ez genuela pentsatze hutsak ere. telebistan horrela aterako zela pentsatze hutsarekin sutu egin zen nagusia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Ikararen ikaraz konortea galdu nuen ia, ezezagun hark gure gordeleku eder hau zabaltzen asmatzen bazuen zer gerta zitekeen pentsatze hutsarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

Halako gertaera ankerraren aurrean zeure buruaz baino ez pentsatze bihozgabe horrek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus