Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsati 1 izond pentsakorra.

Bibote sarri eta patilla luzeko gazte jazarra intelektual pentsati eta malenkoniaz betea bilakatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Betaurrekoak kentzen zituenean, lehengo intelektual pentsatia nekazari zabar eta ezjakina bilakatzen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

2 pertsona pentsakorrari dagokiona.

Gogoeta sakonean, atzamar izugarri batez kolpetxo leun pentsatiak emanez mahai gainean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Gero, bere buruari hitz eginen balio bezalako tonu pentsati batez, zera esan zuen marmarka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Partidaren hasierako haren iruzkinei broma kutsua bazerien ere, marmar pentsatiek eta esku igurtzi kezkatuek hartu zuten laster irribarre ironiatsuaren lekua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ama pentsati gelditu zen taulari begira, eta hasieran uste izan nuen nire azalpen aztoratuak xake taula gainean ikusten saiatzen ari zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Kristo pentsati geratu zen alditxo batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Pentsati nabaritu dut.Gaua esna egin zuen, pentsati, eta lainopean bidean hasi zirenean, atzean gelditzen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Isil-isilik aldendu gara, pentsati.  Berria - Kultura   2004-09-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus