Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzinakoek egin zituzten itsas bidaiek iparrorratza ezagutzen zutela pentsaraz diezagukete, nahiz eta ezagutu ez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.
Semiramisen altxor eskergek, ezin baitziren egun batean bilduak izan, pentsarazten digute asiriarrek berek ere beste nazio aberats batzuk arpilatu zituztela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.
Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 178. orr.
Horrek denak pentsarazi egin zidan, Beltza. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 99. orr.
Ez nioke pentsarazi nahi, inondik inora ere, inolako aurreiritzirik dudanik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Eta ez diot inori pentsarazi nahi zeloek jota nagoenik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Horrek sukaldeaz pentsarazi zion Pilarri, afaria prestatzeko ordua zenez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 112. orr.
Bere pesimismoak, ordea, barealdi hark luzaro ez zuela iraungo pentsarazten zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.
-Zerk pentsarazten dizu ezagutzen dudala? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 223. orr.
Zer arraiok pentsarazi dizu erresuminduta nengoela? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 37. orr.
Beauvais desiratzen zegoela nekaren konfiantza osoa eta harekiko harreman estua zuela pentsarazteko jendeari. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 160. orr.
Tristeak benetan nortasuna kreditu-txartelarekin erosten dela pentsarazten diguten garaiok... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.
Ez da hori kezkagarria, edo pentsarazi beharko ligukeen zerbait? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.
Azpimarratzen du, aldiz, pertsonari uste bat egiazkoa dela pentsarazteko zioa ikuspuntu horrek ematen diola. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.
Erran dezagun segidan lau izen hauek pentsarazten digutela Euskal Herrian izan daitekeen haur multzo bati. Herria 2003-07-17
Ez zitzaion inola ere gehiegi pentsarazi edo errepararazi behar errealitate desatseginez, bera hiltzeko aukeraz, besteen oinazeaz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.
Egin berriak diren esperimentu batzuek pentsarazten dute Itard ez zebilela bere aurkakoak zioten bezain desbideratuta. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
Hori pentsarazten zuten gutxienez beti berdina zen irribarreak, aurpegiaren goxatzeak, txantxa hori kontatu edo entzuteko irribarre mingarri horrek. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.
Horregatik Jainkoaren aniztasunean pentsarazten dute, erran nahi dut, sinestarazten dutela badirela atributuak, eta badela esentzia bat eta aldi berean esentzia horri erantsiriko zerbait. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.
Aspaldiko eritasunaren orbain edo hondakinen arrastoak bazirela pentsarazten omen zuen azterketak, baina ez garai hartan gaixotasun prozesu aktiborik zegoenik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.
Margolanek pentsarazten duten baino askoz txikiagoa da Pontito. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.
Buruan betiko iltzatua daukat ordea harrotasunezko amaiera hura, meatzaritza zerbait handia eta sekulakoa zela pentsarazten zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.
pentsarazi zien (4); pentsarazi zion (12)
horrek pentsarazten digu (3); pentsarazten digu (13); pentsarazten digute (3); pentsarazten dit (7); pentsarazten dizu (5); pentsarazten du (16); pentsarazten duena (3); pentsarazten dute (4); pentsarazten dutela (3); pentsarazten duten (3); pentsarazten zion (5); pentsarazten zuen (5); pentsarazten zuten (3)