Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsakor 1 izond pentsatzeko joera duena.

Ni bezala, aita gizon pentsakorra zen, atsegin zitzaion buruaz lan egitea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 214. orr.

Halaxe irudikatu nituen nik ganbitoaren estrategia liluragarria ikastean: zaharrak, isilak, pentsakorrak, eta bizkarrak etsaitasun adiskidetsu batez taula gainean okertuak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

2 pertsona pentsakorrari dagokiona.

Zer gertatuko zait bera hemen den bitartean, lanparak haren aurpegi lodi pentsakorra argitzen duen bitartean?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Azkenean, musua nire alkandoratik atera, begietako malkoak lehortu eta begirada sakon eta pentsakorra zuzentzen dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

-Oso politak, bai -onartu zuen azkenean senarrak, bere jarrera pentsakorra utzi gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Hazpegiak keinu pentsakor batek hartuta zituen Del Vallek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 209. orr.

Itxura pentsakor goxoa zeukan, buruan kapela eragabe bat zeraman, eta beroki marroi handi bat, soinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Frodo, ordea, isilik zihoan, itxura triste eta pentsakorraz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 354. orr.

3 irud/hed

Descartesen arabera bi substantzia-mota daude, fisikoa (res extensa) eta pentsakorra (res cogitans).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Substantzia fisiko eta pentsakorraren artean dauden desberdintasunak desberdintasun, ordea, Descartesen ustez pertsonok substantzia biak ditugu geure baitan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

4 (adizlagun gisa) gogoeta sakonak egiteko jarreran. ik gogoetatsu.

Aluanek, pentsakor, bibotea bihurritu eta, idazmahai aldera itzuli zuen aulkia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Pentsakor, eskuin eskuaz kokotsa igurtzi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Mikel bitartean isilik, irribarre herabez, pentsakor edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

-Beraz, dirurik ez... -pentsakor gelditu zen-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

-Ulertzen dut -esan zion Lupinek pentsakor-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 129. orr.

-Ongi da -segitu zuen, egunkaria utzita eta niri pentsakor begiratuz-, esanen dizut zergatik etorri naizen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 16. orr.

-Pentsakor geratu zen, kalkulatzen bezala-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Hausnarrean eta pentsakor geratu zen bera ere, baina haren oldozpenak positiboagoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Txitxikovek berak jakinarazi zien etsai asko zituela eta bizia kentzen saiatu zirela behin baino gehiagotan, eta are pentsakorrago geratu ziren denak horretaz gogoratu zirenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Petrusek pentsakor begiratzen dio, ulertu ez duelako itxurarik egin gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.

Ni tar-tar tar-tar hasten nintzenean, pentsakor irribarre egin eta gora eta behera eragiten zion buruari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Epaiketan lasai egon ziren bostak, baina oso serio eta pentsakor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Zeharo pentsakor utzi nau honek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus