Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsamendu izena ere ez zuen merezi; pentsakizun baten itzala zen beharbada, edo pentsakizun baten lehengaia, lehenagotik ere hantxe gordea zegoena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.
Nabigatzen ari zirela pasatu zitzaion burutik, eta dibertitu egin zuen pentsakizunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.
Nork lekike zer prezio egokitu, demagun, Lao-Tseren pentsakizun bati? Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 104. orr.
Lehenagoko pentsakizun bera etorri zitzaidan: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
Pentsakizun bat barruratu zitzaidan neure baitan, eta ez zidak harrezkero sekula ihes egin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.
Mikel Strogoff aurrera zihoan, bada, ia berbarik esan gabe, bere pentsakizunetan murgildurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Pentsakizun horiek buruan bueltaka zituela, emakumearen ahotsa iritsi zitzaion egongelatik. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 118. orr.
Xerealen ahotsak atera zuen pentsakizun haietatik. «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.
Uxa ditzagun pentsakizun triste eta ezkor hauek. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.
Era berean, buru barruan itzulika interesgarriak diruditen pentsakizunek, sarritan, hitz bihurtu bezain pronto erakutsi ohi dutelako beren zentzugabekeriaren egia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.
Pentsakizun atsegin eta kilikagarri horri esker, poz iturri agortezina zen pribilegio horren jakitun, oso gustura nengoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.
Ruche jaunarentzat, kontzeptu filosofikoak ez ziren inoiz pentsakizun hotzak izan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.