Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Nik uste dut hiri hau gauza pentsaezinak nahi dituen jendeaz gainezka dagoela... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.
Sendagileek berek ere dirutza pentsaezinak ordainarazten zizkieten beren bezeroei penizilinaren truke. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 64. orr.
Manu Arregiren On my own bideoa aipatu zuen: «hasiera oso gozoa duen arren, amaiera guztiz pentsaezina du». Berria - Kultura 2004-02-06
Alderdien mahaia pentsaezina da Batasuna gabe. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Fraide haiek politikan sarturik ibil zitezkeenik pentsaezina zen, eta politikaren mundua gauza urruna zen guretzat oraindik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.
Orain normal ikusten duguna, publizitate hori hor egotea, pentsaezina zen, ez duela mende bat, duela hamalau urte baizik. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Duela mende bat pentsaezinak ziren metodoak izatea gaur egun benetan gauza ederra da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.
Hirurehun franko irabazten nituen hilean; ezkontzea pentsaezina zen, baita ekonomiaren ikuspuntutik ere, besteak beste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.
Hasieran ezin nuen sinetsi ere egin: hain zen pentsaezina... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 101. orr.
Pentsaezina iruditzen zitzaion Kat bezalako andra batekin nahastea. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.
Israelengatik bizitza eman nahi eza... pentsaezinezko gauza zen. metal hari mordo hura edozein neurritan bihurritzen zen, zernahi forma erdietsiz, pentsaezinezko neurriak lortuz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.
hori pentsaezina zen (4); ia pentsaezina (4); pentsaezina da (17); pentsaezina dela (5); pentsaezina zen (33); pentsaezina zen hori (4)