Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hollywood eta Marilynen aipamenek, izar ihintzez busti pentoka eztietara eramaten ninduten, haurtzaro osoan zaintzen nituen artaldeengana laburki erranik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 14. orr.
Haragiak gustu eta urrin berezia du, bortitza, pentoka malkarretako belar zekenarena. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 54. orr.
Pentoka tzar batetik malda samurragoetara terrentan genbiltzan garaian bezala. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 16. orr.
Amodio eremu suntsitua nintzen, hautsezko pentoka, zerutik isuri euri nitrikoa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
Begien bistakoa da natura eta kultura elkartu eta gainditzen dituela: gasna biribil berde bi munduratzekotan, ardia eta pentoka behar dira, baina orobat giza ekina eta esku ahurretako mina. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.