Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israelen historiaren atariko gisa eta hura testuinguru zabalago batean kokatzeko edo, munduaren hasieraraino hedatzen da Pentateukoaren ikuspegia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.
Pentateukoaren bertsio laburtua da hemen aurkezten duguna. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Ez zegoen erantzunik galdera honentzat, ez Pentateukoan, ez Talmudean, ez Zohar-ean, ez Bizitzaren Zuhaitzan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Gauza bera gertatzen da profeten liburu guztietan, bai eta Pentateukoan ere, Jainkoaren ezagutzari doakionez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.
Ateak ixteko eta leihoak estaltzeko esaten zion Yentli, eta gero elkarrekin makurtzen ziren Pentateukoaren, Mishnahren, Gemararen eta Komentarioen gainean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 185. orr.
Filakteriak larruzko bi kutxatila dira, larruzko zintak atxikiak dituztenak, eta Pentateukoko pasarteak dituzte barruan, hebreeraz idatziak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.
Nire adimena gutxiesten eta astakeriak errepikatzen, Pentateukon kastitateari eusteko manamenduak daudela lotsagabe adierazten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.