Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentagrama 1 iz bost marra paraleloren multzoa, musika notak idatzeko erabiltzen dena.

Papera eta idazteko zerbait behar dugu poesia idazteko, edo pentagrama bat, melodia non jarri izateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 189. orr.

Pentagrama artean hazi dira; krako, konpas eta abarrekin borrokan eta jostatzen, eta hemendik aurrera, afizio ez ezik, ofizio ere izan nahi dute musika.  Berria - Harian   2005-07-05

Bai, metaliteratura xuria da hau, baina ez hitzetara edo pentagramara ezin ekarri dudan melodia hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Harik eta buruko kutxaren batean gordeta zeukan eta berreskuratu nahian ari zen hori benetan entzun eta pentagraman idazten hasten zen arte.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 64. orr.

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Irratia atearen azpialdeko bozgorailuetatik zetorren, norbait eserleku azpitik hizketan ari balitzaigu bezala, eta biolin talde baten allegro-a sortu zen berehala, iluna zen allegro mehe sotil bat, pentagrama ikusezinaren geografia guztia zehatz zeharkatuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aurrekoak bezala, argitalpen berria ere argazkiz eta musika-pentagramaz hornitua dago.  Berria - Kultura   2004-10-14

3 irud/hed

Kolpe erritmiko horiek -gerora amodioaldi bat baino gehiago ekarriko zuen elkarrizketa bateko galde-erantzunak- Sarriegiren martxak jasoko zituen gero pentagramara.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Donostiako herri sentipenaren adierazpen benetakoa pentagramara eramaten jakin zuen, balio handiko orrialde musikalak utzi zizkigun, herriaren bihotzak bereak bailiran maite dituenak.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus