Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
penoso (orobat penos) izond neketsu, nekezkoa.
Benetan penosoak, baina zitalak, hitzetan nekez laburbil daitekeen zitalkeriaz beteak; gaixoarentzat, batez ere -esan beharrik ere ez zegoen-, baina zitalak, baita ere, gaixoaren inguru afektiboa osatzen dutenentzat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.
Eta haiek ere hemendik ez oso urrun ibili ziren, bidaia ezin penosago hartan, ibai Amazonasen barrena...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.