Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerla denborako haurrek eta gazteek badakigu zer mirakulua izan zen penizilinaren agertzea 1945ean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.
Handik urte frankora, penizilina deskubritu eta gero, gure aitak askotan esan ohi zuen: “penizilina izan balitz Galeotti gizajoaren garaian, ez zen hilko”. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 68. orr.
Penizilina eman zidaten, eta penizilinarik ezin hartu duten horietakoa naiz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.
Noranahi dela ere, penizilina hartu beharko duzu zortzi egun lehenago eta zortzi egun geroago. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.
Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen; gaur egun penizilinarekin sendatzen da. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 68. orr.
Penizilina, esaterako, hilgarria da akurientzat; artsenikoak gizakiak hiltzen ditu, baina ardiek kopuru izugarriak jan ditzakete. Berria - Gaiak 2004-10-24
Dirua ere aipatu zuten, zenbat diru atera behar zuten merkatu beltzean penizilina hori salduz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 107. orr.
Penizilina potetxoz beteriko hiru kutxak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 114. orr.
Penizilina buatak, zakutraka eremanak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.
Penizilina kutxen lapurretaren berri izanik, [...]. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 114. orr.
Penizilina-errezeta bat banuela esan nion. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Amak ospitaletik atera ninduen egunean erran zidana ekarri nuen gogora, alegia, penizilina faltagatik moztu behar izan zidatela hanka. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 64. orr.
-Zuek ez dituzue mediku militarrak ezagutu, nik bezala, gerraondoan penizilina kontrabandoa egiten zenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 123. orr.