Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihes egitera behartuak baziren, frantses armadarengana itzuli behar zuten, penintsula guzia zeharkatu ondoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 66. orr.
Penintsula lurralde ezberdinez osatua dago; lurralde ezberdinok, arima ezberdinak dituzte: arraza ezberdinak, hizkuntza ezberdinak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.
Bilboko Udalak Zorrozaurre penintsula bere hartan mantenduko du. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Gaur egungo Turkiako Itsas Beltzaren kostaldea, Krimeako penintsula eta uharte zenbait biltzen zituen erresuma horrek. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 158. orr.
Klima berotzen hasi zenean basoak Italiako penintsulan barrena iparraldera zabaltzen hasi ziren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
Iberiar penintsula arabiarrek konkistatzearen gizarte-ondorioa izan zen judu-komunitate hau berriro eroso sentitzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.
Pertsiar Golkoko penintsula honetan txirrindularitzak inolako tradiziorik ez duen arren, [...]. Berria - Kirola 2006-02-07
Penintsulako ordokian, 6.3 jaisten da hotz-beroa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.
Penintsularen periferia guztian, nola Kanariar irletan hala Asturiasen, Galizian edo Euskal Herrian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Isobara maparen arabera, bazirudik antizikloi bat dagoela penintsularen erdian. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
1981ean, ekainaren 5etik 22ra, ez ziren erraz aguantatzen penintsula mailan egin zituen beroak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
iberiako penintsula (7); iberiar penintsula (8); penintsula osoan (9); penintsula osoko (4)
arabiar penintsulako (3); iberiako penintsulako (9); iberiar penintsulako (10); penintsulako ordokian (3)
iberiako penintsulan (8); iberiar penintsulan (13)