Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlojuak geldirik zeukan pendulua eta armiarma batek hari josia zion bere sarea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Pareta jo eta kabletik zintzilik gelditu zen, dilin-dalan eroan, bere baitatik ateratako horma-erlojuaren pendulua balitz bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.
Ez baitzen ezer entzuten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak hotsa baino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
Penduluaren joan-jinei beha paraturik, erantsi zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 103. orr.
Penduluaren zabua angelu zuzenean zetorren nire gorputzari buruz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.
Zur argitan bildua, pintura bitxiz apaindua, [erlojuak] pendulu luze bat zeukan eragile; eta erritmo geldo hura sortzen zuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.
Ibilgailuaren azpian [...] bada metalezko pieza bat sendo atxikia, zeinetatik eskegita dagoen pendulu txiki bat ezker-eskuin mugitzen dena etenik gabe. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.
Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Jendeak laster egiten zuen plazaren alde batera, eta berehala berriz lasterka lehentxeagoko toki berera, hegala atertu gabe mugitzen baitzen pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.
Foucaulten pendulu ospetsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.
Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Alabastrozko pendulu erloju zutabedun bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
· Gera zitekeen etxea beste mila urtez zutik, bi osabak han geratuko ziren, mila urtez, ezkaratzaren luzera guztia erloju pendulu baten gelditasunaz zapalduz, betierekotasun kutsua ematen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.
Otamendiren pendulua oinazetik asperdurara doa, eta atzera berriro oinazera. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.
EAJren pendulua, oraingoan, posibilismoaren aldean kokatu da. Berria - Harian 2005-02-22
Seiak gertu ziren paretako pendulu geldiezinean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 210. orr.