Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barau eginez penatzen banaiz, iraina besterik ez dut jasotzen. Elizen arteko biblia Sal 69,11
Kanpotik ederki penatu bazen hotzez, barnean lizunkeriaren grina itzali egin zitzaion, eta aurrerantzean ez zuen inoiz horrelakorik sumatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.
Begira nola hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten. Elizen arteko biblia Lk 12,27
Infernura joango dira eta amaigabe penatuak izango bertan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.
Egia da Txapartegi oso bizi aritu dela barruko lanetan, noiz edo noiz, besoak penatu bazaizkio ere. Berria - Kirola 2004-02-27
Baratzekari, fruitu, esne eta gauza frango arrunt merke behar dituztela despeitu, berak untsa penatu ondoan. Herria 2002-11-28
Zorionez galdu genituen aspaldiko ospelak: belarri, atzamar-gain eta orpo, hainbat penatu gintuzten ospelak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
Elikadura lortzeko lur gainean penatu beharrarekin loturik dator gizonarentzat emakumearengan sortu beharra, jaio eta hil beharra, biharamunaren beldur eta itxaropena sentitu beharra. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.
Antizikloiren bat sartzen bada, berriz, izotzak penatzen ditu bazterrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.
1993an, hotzaldi makur latza sartu zen Mediterraneo aldetik, eta Katalunia aldea, Valentzia eta Murtziako aldeak izugarri penatu zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Hizkuntzari eta lur bati atxikita bizi garen guztiongatik penatu nintzen, oraina beti mikatza zaigulako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 118. orr.
Horregatik, haustura gertatu zenean, penatu bai, pena sentitu nuen, eta ez txikia, baina ez zitzaidan hargatik ulergaitza egin nire emaztearen jarrera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.
Ez nekien poztu behar nuen, edo penatu, berriki arte niretzat baizik ez ziren zakarkeriek erakusten zuten intimitate mailagatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Berrogeita bat, burura etorri zitzaion berehala, eta egiaztapen horrek ez zuen ez poztu, ez penatu. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.
Alde batetik xoratua, bestetik aski penatua! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.
Lagun hil berriaren galeraz penatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Etsi gaiztoan pasaturiko zortzi urte haiek hartzen zituen gogoan berriz ere, eta penatu eta poztu egiten zen batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.
Zeren neure adiskide agurgarriaren oinazeak zinez penatu bainau; horrenbertzeraino hunkitu nau non gogotik nahasiko bainituen neure malkoak harenekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 149. orr.
Bihotz-ilun sumatzen zuen emaztea zenbaitetan gizonak [...] baina bazekien ez zituela ingurukoak penatu eta atsekabetu nahi, eta beretzat gordetzen zituela gogoeta tristeak gehienetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.
Agerrek oraino ez daki penatu edo bozkariatu behar duen hala izan ez delako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.
Maite-maitea nuen, eta zinez penatu nau haren heriotzak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.
Mulineneko alabaren heriotzeak biziki penatu gaitu, ezen 48 urteko ama bat joaiten delarik, ba senarra eta bi mutiko oraino gazteak utziz, bazterrak inarrosten ditu. Herria 2001-07-19
Orduan ere guztiz penatua agertzen zitzaigun patrika gure kontura gizenduta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Burutik egin zain, hau langile penatu baten besotik ibiltzea baino okerragoa dun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.
Haize leunak laztanduko ditu gure aurpegi penatuak... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 205. orr.
Ez dakit zer erran zion baina Maddalen berriz jin zen eni buruz, halako irri penatu batekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.
Ekaitzarekin, oihu penatu bat zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 156. orr.
Gerla denboran, preso egona zen eta gero Alemania zolarat igorria bortxuzko lan penatu batzuetan artzerat. Herria 2004-09-30
Berehala nigarrez bezala hasten da halako aire nardatu eta penatu batekin, erakusterat emanez berriketariak direla jestu-untzi batzu, ardura galde txarrak egiten nunbaitik ere gobernuburuari! Herria 2004-06-24
Oraino badirela jendeak, nekez bada nekez, lan egiten dutenak gune penatuetan. Herria 2003-02-20
zinez penaturik (3)
penatuta gaude (3); penatuta zegoen (4)