Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prietok penaltia ere egin zion Yilmaz aurrelariari, baina turkiarra jokoz kanpo zegoela asmatu zuen epaileak. Berria - Kirola 2004-09-17
Lehen jokaldian Larssonek penaltia behartu baitzuen. Berria - Kirola 2004-06-23
Bukatzeko hogeita hamar segundo falta zirela, epaileak penaltia adierazi zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 151. orr.
Penalti bat gelditzeko prestatzen den atezaina bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.
Berak jaurti zuen Cadizen aurkako baleko penaltia. Berria - Kirola 2006-03-15
Didier Drogbak bere penaltia huts egin zuen. Berria - Kirola 2006-02-11
Penalti erabakigarri bat huts egin zuen gizonaren aurrean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.
Epaileak penaltia zela argitu ostean, Humbertok berak baloia hartu, eta jaurtiketa puntura abiatu zen itsu-itsuan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.
Epaileak penaltia seinalatu eta, penalti hura jaurtitzera nindoanean, [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.
19 urterekin 1991n Portugali Munduko Gazte Mailako Kopa eman zion penaltia sartu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.
Penalti Gryffindorren alde! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.
penaltien txanda iritsi zen. Berria - Kirola 2006-02-11
Penaltietan kale egin du Alavesek, eta kanpoan utzi du Cultural Leonesak. Berria - Kirola 2004-10-28
Atzokoan penaltietan gailendu zitzaion Eibarri. Berria - Kirola 2004-10-28
Joan-jineko bi partidetan, bizkaitarrak agertu dira hoberenak bainan penaltien loterian galdu dute. Herria 2005-05-19
Golak: 0-1, Ismael Irurtzun (penaltiz, 39. m.). Berria - Kirola 2006-02-19
Epaileak penalti puntua adierazi ote zuen jakin gabe, protestaka hasi zen berehala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.
Penalti puntura hurbildu eta, zer egin ez nekiela, metro bat lehenago irrist egin nuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.
2001ean Bayern Munichen penalti jaurtiketek utzi zuten Valentzia Europako bere lehen txapelketa gabe. Berria - Kirola 2004-05-20
Gas Natural Endesaz jabetuz gero ere, Iberdrolak sartuko luke penaltia. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Eta azkenean penaltiz ezkondu zineten, ezta? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.
adierazitako penalti (3); egindako penalti (3)
penalti adierazi (3); penalti bat hutsegin (5); penalti bati esker (7); penalti erabakigarria (6); penalti garbi (3); penalti gelditu (4); penalti gelditu zituen (4); penalti huts egin (3); penalti jaurtiketak (3); penalti jaurtiketetan (12)
egindako penaltia (9); epaileak penaltia adierazi (5); penaltia adierazi (17); penaltia adierazi zuen (13); penaltia adierazteko (3); penaltia botatzeko (6); penaltia egin (4); penaltia huts egin (7); penaltia jaurtitzeko (3); penaltia sartu (11); penaltia sartu zuen (4)
penaltietan erabaki zen (4); penaltietan gailendu (3); penaltietan irabazita (3)
karpinek penaltiz (3); penaltiz lortu (4); penaltiz sartu zuen (3)