Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pena 1 iz nahigabea, bihozmina.

Pena ere banuen, halako tristura bat urdailean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Pozak eta penak nahasi bietan ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 149. orr.

2000-ko urtea ere joan zaiku bertzeak bezala bere on gaitzekin, zorion eta penak nahaste.  Herria   2001-01-18

Harengana pentsatzean maitasuna eta pena nahastuak zituen sentimendu bat izaten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Ez zen mespretxua adierazten zuena, pena baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Penarekin begiratu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Pena bakarra daukat, Angel: hara berriro ez itzuli izana.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 102. orr.

Eternitate guztirako atsedena non izango duen ez jakiteak eragiten duen pena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Ahotsa pena baten itzalak iluntzen ziola, hala esan zidan: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 334. orr.

Eta gari-sail amaigabeetan barreiatzen du bere pena hiltzera doan egunak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

Pena, samina, askoz ere geroago etorriko ziren nire bizitza goibeltzera, eta urte luzetan geldituko ziren nirekin, zaindari beltzen antzera, zorionari nire ariman sartzea debekatzen, mundua histen, margultzen, belzten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 95. orr.

Hain une eztiak zein pena ez lituzke ahantzaraziko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 198. orr.

Badakit pena orok duela kontsolamendua, edozein egoeratan delarik ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 209. orr.

2 ik beherago 13.

Pena, pentsatu zuen Pedrok, otsoarekin borrokan ez zen edonor aritzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 53. orr.

Pena, bizitza amaitu beharra, esaten diot neure buruari; pena, ez zaigula betiko bizitzen uzten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

-Pena, bai -esan zuen-, maitasuna ulertzeko gai ez zarelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

A zer pena!  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 37. orr.

Ze pena hiazintoak moztu beharra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.

Pena Rasetti hori hain lehorra izatea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.

Pena neure ametsa gauzatu ez izana.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 311. orr.

Pena bakarra gay izatea, bestela...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

-Pena ez dela izar gehiago ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.

3 (izenondoekin)

Beste ontzi eta beste lan batzuk hartu zituzten, pena handiarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Annie Parmentier-ek bezala, desehorztea zela-eta pena handia sentitzen zuela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

Redoute bulebarrera itzulirik, pena garratz bat baizik ez nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Pena ikaragarri batek inguratu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Ez dakit sinetsiko nauzun baina enetzat ere pena izigarria da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

Txakurrari izenik jartzea ez dela komeni, bestela kariño handiegia hartzen zaiola, eta gero, zera, hildakoan pena galanta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Baina pena larria zeukan bihotzean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

-Komunistekin batera borrokatu zinen, beraz -erran zidan aitak, pena sakon bat ahotsean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 186. orr.

Normalean, norbaitengatik errukia sentitzen dugunean, egiaz geure buruarekiko pena mozorrotua baino ez da izaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

Maitasuna, bi pena ezberdinek sortutako zorion itxura bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 361. orr.

Azken-azkenean pena alimale horrek den-dena hartzen baitu bere baitan, eta ordutik aurrera negarra baizik ez baita geratzen, negarra, oinazea eta desolazioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.

4 (aditzekin)

Pena sentitzen zuten Tootlesengatik, baina gehiago eurengatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 95. orr.

Beraren heriotzagatik sentitzen zuten pena hitz kontsolagarriz arindu nahian, aita-bihotzez Jainkoa maitatzera aholkatu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 211. orr.

Idazten dudanean dena pasatzen zait, pena guztiak joaten zaizkit, berriro etortzen zait ausardia.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Azkenean begira geratu zitzaigun, pena sentiarazten zuen aurpegieraz, erantzunaren zain.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 122. orr.

Euskarari atxikiak gireneri pena egin dauku jakiteak ama Izuratarra duen jaun baten ahotik [...] mespretxu eta hitz ahulak bere amaren mintzairaren alderat.  Herria   2001-05-17

Florentek eragindako hondamen ikaragarriak kontatzeari ekin zioten, Lisa ederra barkatu behar izateak ematen zien pena arintzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Gure gazteei beren penak leuntzeko baliabide guztiz erraz hura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Kantuz igortzen zituela bere penak ihesi.  Herria   2005-06-09

Ordu batzuk eman nituen ohekide ohiaren penak entzuten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 118. orr.

Gauzatzen ez den itxaropenak, bihotzean pena sortzen; betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,12

Erantzun bortitz hark lehenik harridura eta ondotik pena sorrarazi zien Joanesi eta lagunari.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 207. orr.

Horretarako nahi dut alkohola, pena sendatzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

Pena bat daukat, ama.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Ez zien etxekoei penarik egin nahi, berak aski penarik iragan baitzuen hol-hola, eta etxekoen urrikalmenduak oraino atsekabe gehiago sorraraziko baitzion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 102. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begira geratu zitzaidan, tango guztietako pena begirada hartan gordeta, eta ama, esan zidan, piano handia da?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 25. orr.

Aspaldiko lagun bat -eta pena keinu txiki bat marraztu zen bere aurpegian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

· Nire hiritarren ona lortua, haien poz-atseginen, haien pena-tristuren lekuko zintzo bilakatua, orduantxe iritsi zitzaidan aitaren heriotzaren berria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Kirxa andereak ongixko ezagutzen baitzuen, konfiantzaz beterik kontatu zizkion bere pena-nahigabeak, bere kexu eta tristurak arretaz jasoko zituen belarri fin bat izatearen ziurtasunarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bederatziak arte egon behar izan nuen bere maitasun-penak entzuten, eta bederatzietatik aurrera bere mendeku-planak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.

Bere egunkari ezkutuan maitasun penak idazten dituen mutil edo neska koskorraren antzera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 109. orr.

7 oinazea, nekea.

Penak gureak dira eta bigantxak besterenak.  Elizen arteko biblia   1 M 12,23

Ikasi du zer diren penak eta lanak.  Herria   2003-07-24

Penarekin jakin dugu Idiarteko alaba zen Janine Bernard-en heriotzea.  Herria   2004-07-05

Amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere, munduan beste asko bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Utz nezazu zure familiari eta segidari zure bertze munduratzeak eman dioten penan parte hartzea eta doluminik bizienak eskaintzea.  Herria   2003-08-07

Haren garrasi eta penak presondegiko horma lodi eta zikinen artean galtzen dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Maitasun horrek arindu zion ama galdu izanaren pena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 69. orr.

Bihotzak utzitako hutsunean min sentitzen zuela, pena samin bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.

Negar egin zuen logelan etzanda, ez oroiminagatik ezpada txakur jipoituaren begiekin so egiten zion aurpegi zimur hartan bildutako sufrimenduagatiko pena eta damuagatik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 73. orr.

Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Horrela, hamaika pena eta trabailuren artean, Urbiaindik alde egin behar izan genian, desterrurat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Herria maitez urrun direnak jasanez hainbertze pena.  Herria   2001-04-05

Abereak askoz ere sinpleagoak ziren: beldurra, pena edo sufrimendua adierazten zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.

Koweiteko gerla hartan, ez zuten irakiatar mizileri ihardoki, Amerikanoek galdeginik Arabia Sauditarrari penarik ez egiteko.  Herria   2002-10-24

8 zigorra.

Galdetu nion orduan zenbatekoa edo noiz arterainokoa izan zitekeen purgatorioko pena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 578. orr.

Jainkoaren begien poza, pena eternalera kondenatutakoen azkeneko ikuspen iheskor hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Haur hura betiko zegoen kondenatua, zeren pena eternala baitzen bekatu mortalaren ordaina eta ez pena tenporala...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.

Konfesoreak penitenteari bere bekatuen ordainetan ematen dion pena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.

9 penetan adlag

Beti ibili izan gara lanbro artean eta penetan euskal kontuekin, hala da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.

Baina ez genian penetan alde egin, eta ez hadi harritu: ni orduan gazte txaldan bat besterik ez ninduan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Elkarren arteko ategin eta atsegabeak ezagutzen ditugu eta penetan dena laguntzen dugu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Beti ibili izan naiz aitonarik ez izanaren penetan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Penetan gelditzen den familiari doluzko agurrak.  Herria   2004-09-23

Dolumin beroenak joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.  Herria   2001-07-19

10 pena eman

-Nelsonek pena ematen du, han, garaipenaren tontorrean, bakarrik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

Eta pena eman zidan, koittadua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.

"Pena ematen dit Teresagatik", esan zuen Victoriak apur bat kikilduta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan, pena emateko moduan, eta Sandro, berriz, niri sumingarri zitzaidan barregura makur halako batek jota.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Badakit, eta pena ematen dit neure buruak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Gauza bakar batek ematen zidan pena, aleman hari sabelean tiro egin izanak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

-Ez al dizu penarik ematen goizeko bere lehen irribarrea ez ikusteak?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 54. orr.

· Poztu egiten zara, baina pena ere ematen dizu, zerbaitek pena ematen dizu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Ze pena ematen duen gizon modernoak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

A zer pena ematen didan zu joateak!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.

Pena pixka bat ematen diegu, baina besterik ez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

11 pena-emangarri izond pena ematen duena.

Kristinaren begitarteak garbi adierazten zidan itxura pena-emangarria behar nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Zure hozkailu zaharren egoera pena-emangarria salatzeko aukera eman nahi nizun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Zinez konbentzigarri gertatuko nintzateke telebista pantailan, pena-emangarri arrunt, ingeles kasaka-gorriarena erraten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

12 pena hartu

Pena hartzen dut bihotzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

Ikertzaileek dimisioa aurkeztuko balute, pena hartuko lukeela.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Baina pena hartu nuen gogotik, eta gogoeta eta pentsamentu pila etorri burura bat-batean.  Berria - Kultura   2006-04-22

Pena hartzen diat zein osasuntsu dauden ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Pena hartu nion monsieur Nestorri, Redini.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Pena hartu dut leku hau lehenago ez ezagutzeagatik.· Haiek pena izugarria hartu zuten anai Egidiok hitzik ere esan ez ziolako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.

13 pena izan ad ad

Pena da, ezta?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Fructuosok keinu bat egin zuen, "pena duk ba" esan nahiko balu bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Eta pena izaten da hori.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.

Pena zen organizazioan halako harreman gaitasuneko pertsona bat eduki eta fronte diplomatikorik ez izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Pena da, baina horra hor egia gordina.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Aitatxik gerla denboran bizi izan zituenak ez kondatzea pena zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Hori uste du Gérard-ek eta pena litzateke desadostasun batzuengatik holako istorio eder bat moztea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Oso tipo sinpatikoa zen, asko maite ninduen, pena da, egoera politikoak adiskidetasun gehiegi hautsi du Euskal Herrian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

14 pena izan du ad

Pena bat badut.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 211. orr.

-Pena diat -murmurikatu nuen. -Pena dut, baina ezin daitekeena da hori.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

-Otoiz egizu enetzat, pena dut, berri txarrak ukan ditut Biarritzetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

Aniak pena du ez dituelako eskura ez abestien izenburuak, ezta letren fotokopiak ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.

Pena dut biktimen eta haien gertukoengatik.  Berria - Harian   2005-07-09

Pena dut haatik ez baitizut aterbe pollitagoa eskaintzen ahal.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

Pena duela Korsikarrek ez onarturik egina zitzaioten eskaintza.  Herria   2003-07-17

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

-Hiltzeko pena badut -esaten zion Andresi- zuregatik da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus